«  Au creux des cimes » Getarin : «  Urrats ttipitik urrats handietarat ».

 

1)Harrera

 

2) Proiektuaren ekarlea.

 

3) Publikoa

 

4) Nun gauden

 

5) Gaurkotasuna

 

6) Gure prezioak

 

7) Kontaktua

 

8) Gure kideak

 

 

1)Harrera :

 

Ongi etorri «  Au creux des cimes » gunerat. Ikasketa bezala asmatua eta burutua izan den aktibitate bat, itsaso bazterrean eta zuhaitzen bihotzean. Gure helburua, ekintza edukatiboak eta pedagogikoak zabaltzea da. Ekintza horiek, zuhaitzarekin eta haren ingurumenarekin harremanetan izanen dira. Ingurumena, zuhaitzak dira. Bizi dena eta arnasa hartzen duena da.

Haurrak, etortzen ahal zirezte aktibitate horren probatzeko, landare munduaren deskubritzeko. Itsasoaren aintzinean ariko zarete beti eta momentu ezti hori partekatzen ahalko duzue.

3 urtetik 8 urte arte duten haurrei egokitua den aktibitate bat da ( 40 kilo arte- 1, 40 metro arte besoak altxaturik).

Konzentratu, bere buruz baitako konfiantza garatu, bere motrizitatea landu. Indarra eta oreka koordonatu, hutsaten beldurra gainditu, amesteko eta hatsaren hartzeko denbora hartu.

 

 

2) Proiektuaren ekarlea:

 

Marc Berder, « Au creux des cimes » jolas parkearen sortzailea.

Komertzion ukan dudan esperientza profesionala eta gero, orientazioaz aldatu dut. BAPAAT( Brevet aptitude professionnel assistant animateur technique) formazio bat hasi dut CQP accrobranche opzioarekin ( certificat qualificatif professionnel). Parada honetan, lau asteko bi ikastaldi egin ditut, accrobranche parketan. Lehena, Médoc en eta bestea Katalonan.

Hala ildoa. Zuhaitzak zinez zoragarriak dira. Ideia hori Getarin sinpleki sortu da, bihotzeko eritasunentzat antolatua izan den ibilaldi baten paradan.

Itsasbazterreko bidean ibiliz, partzela hori gustatu zait eta xedea ukan dut accrobranche parke baten eraikitzea haur txikiendako. Zergaitik haur txikiak ? Itsasaldeko pinuek hogoi urte dutelako baizik, gazteak ata ahulak direlako.

 

 

3) Publikoa: